• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color1 color
  • color2 color
  • color3 color

Alkatetzaren Agurra

Ongi etorri!

Eskerrik asko webgune hau bisitatzeagatik, honen bitartez hobe ezagutzea espero dugu.

Bertan bizi garenontzat, gure harremanak errazteko eta gertuago egoteko tresna da, ez bakarra, ordea, jarduera administratiboetara ez baita mugatuko,  Orbaibar bizirik batean Leoz bizi bat sendotzeko sustraiak bota nahiko genituzke eta lurralde honetan errotutakoen konpromisoa sustatu, denon artean gure sareak ehun ditzagun.

Bisitan zatoztenentzat, gure udala ezagutzeko laguntza aurkituko duzuelakoan gaude. Lurralde pribilegiatu batean bizi gara; ondare natural, artistiko eta kultural paregabekoak uztartzen dira hemen; baina, dudarik gabe, ordenagailua utzi eta errealitatera salto ematea gomendatzen dizuet, bakarrik gure bideetatik pasieran, gure herriak bisitatuz eta gure jendearekin hizketan Leozko bizi-arnasa sumatuko duzue. Zure zain gaude!

 

Leotzeko Udalaren Alkatea. Arrate Febrero Vadillo